'Ate ondokoak'

Mutiozabal, ontziolen gotorleku

Erlo Telebista 2024ko api. 25a, 10:00

Orioko Mutiozabal ontziola gertutik ezagutzeko, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) erreportaje txiki bat ondu du Eider Arruti Albaolako langilearekin hitz eginda.

Mutiozabal ontziola Orion dago, Oria ibaiaren bokalera iritsi aurreko azken meandroaren ezkerraldean. Kultur zein natura balio handiko paisaia horretan arrantzari lotutako jarduera ekonomikoak egin izan dira historikoki; besteak beste, arrantza, ontzigintza, kontserba-fabrika eta merkataritza. Hori horrela, erabat frogatuta dago nolako garrantzi ekonomikoa izan zuen ontziolak 1293an, dokumentu bidez egiaztatuta baitago Orioko kaia burdina esportatzaile garrantzitsua izan zela. Merkataritza-jarduera horrek izandako arrakastaren ondorioz, ontziolek ikaragarrizko indarra hartu zuten bai Orion, bai herriaren alboko inguruetan.

Eider Arruti Albaolako langileak eman ditu Mutiozabal ontziolari buruzko azalpenak. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Gipuzkoako komunikabideen artean osatutako Ate ondoan ditugunak saiorako egindako erreportajea da honako hau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide