Ia 40 milioi euroko aurrekontua izango du udalak, inbertsioetarako partidarik gabe
Zarauzko udalbatzarra

Udal Gobernuaren udal aurrekontu proposamenak hasierako onespena jaso zuen atzo; EH Bilduk bost zuzenketa aurkeztu zituen, baina ez zituzten bat bera ere onartu. 2024ko aurrekontuarekin martxan jarritako proiektuak aurrera eramango dituzte datorren urtean, eta inbertsiorik egin beharko balitz gerakinetik joko lukete.