Ia 40 urte inguru eta gero, Javier Lucas argazkilaritza estudioari agur esan diote izen bereko argazkilariak eta Rosi Eizagirrek. Etapa berriari eta sortutako oroitzapenei buruz mintzatu dira Gukastekan.
Orioko balearen hezurdurak liluratuta, bere ikasketak eta ikerketak esparru horretara bideratu ditu Joshua Herranz itsas zoologo eta zientzia dibulgaitzaileak. Baleez, euskaldunen balea arrantzarako tradizioaz, itsasoaren eta gizakiaren arteko harremanaz eta beste hamaika kontutaz hitz egin du Gukastekan.
Gorka Aranberri patroi zarauztarrak denboraldi historikoa osatu du Urdaibairekin. Eusko Label liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu laugarren urtez jarraian, eta bigarren urtez ligako patroirik onena izendatu dute. Marka historikoak gainbegiratuz, Aita Manuelen pare jarri da Kontxan, bederatzi bandera erdietsita.
Noiz hasten dira Alprojakoak prestatzen? Zenbat denbora igarotzen dute zeregin horietan? Bideo honetan duzue horren erantzuna.