Gukasteka

Joshua Herranz: "Balea karisma handiko espeziea da; edonor liluratzen du"

Aritz Mutiozabal eta Urtzi Oteiza 2024ko aza. 24a, 12:00

Orioko balearen hezurdurak liluratuta, bere ikasketak eta ikerketak esparru horretara bideratu ditu Joshua Herranz itsas zoologo eta zientzia dibulgaitzaileak. Baleez, euskaldunen balea arrantzarako tradizioaz, itsasoaren eta gizakiaren arteko harremanaz eta beste hamaika kontutaz hitz egin du Gukastekan. 

Joshua Herranz itsas zoologoa eta zientzia dibulgatzailea da, jaiotzez oriotarra, baina Zarauzko bizilaguna. Orioko balearen hezurdurak liluratuta, esparru horretara bideratu ditu ikasketak; hain zuzen ere, balea grisaren inguruan ikertu du, eta Orioko balea bera eta garai bateko euskal herritarren balea ehizarako tradizioa ere aztergai izan ditu.

Balea karisma handiko espeziea dela dio Herranzek, txiki zein handi, baleaz hitz egiten hasi eta denak gelditzen direla aho zabalik; ikastetxeetan eman izan dituen hitzaldietan ikusi izan du hori. Horiek eta beste hamaika kontu interesgarri kontatu dizkio Aritz Mutiozabal kazetariari, Gukasteka Zarauzko astekari digitalera egindako elkarrizketan.

Bideo-elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide