Gukasteka

Javier Lucas eta Rosi Eizagirre: "Urtebetean 63 ezkontza izandakoak gara"

Intza Trula - Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 1a, 12:00

Ia 40 urte inguru eta gero, Javier Lucas argazkilaritza estudioari agur esan diote izen bereko argazkilariak eta Rosi Eizagirrek. Etapa berriari eta sortutako oroitzapenei buruz mintzatu dira Gukastekan.

Ia 40 urte inguru eta gero, Javier Lucas argazkilaritza estudioari agur esan diote izen bereko argazkilariak eta bere emazte den Rosi Eizagirrek. Kazetaritza ikasketak egin eta beste leku batzuetan lan egin ostean, hainbat bazkiderekin ireki zuen argazki estudioa Lucasek. Handik urte batzuetara batu zen proiektura Rosi Eizagirre, eta harrezkeroztik ehundaka eta ehundaka argazki egin dizkiete zarauztarrei, horientzako oroitzapenak sortuz. Etapa berriari eta sortutako oroitzapenei buruz mintzatu dira Gukastekan.

Bideo-elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide