Festa eta poza Bizkaian jasotako uzta oparoarentzat

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 3a

Larunbatean Santurtzin eskuratu zuten bandera Orioko gizonezkoek, eta atzo, Lekeition. Azken hori bandera berezia zen oriotarrentzat, azken urteetan ez baitzuten garaipenik lortu hango uretan. Hala, atzo iluntzean herritar ugarik egin zieten ongietorria banderen irabazleei.  

Aurtengo ligako zazpigarren eta zortzigarren banderak astindu zituzten atzo iluntzean udaletxeko balkoian Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek. Iker Zabala entrenatzaileak biak batera ere bai, maisutasunez. 

Poza eta festa izan ziren nagusi Herriko Plazaren bueltan, eta herritar ugari elkartu zen, asteburuan Bizkaiko uretan jokatutako bi banderak ospatzera. Atzo Lekeition irabazitakoa, gainera, berezia zen Oriorentzat, azken urteetan ez baitzuten garaipenik lortu han. Estropada amaitu berri, Gorka Aranberriren pozak dena esaten zuen. Eta bandera eskaini ere egin zion, ETBko kameren aurrean, Ibon Arruti Aldape-ri –iazko denboraldira arte Orion arraunean ibilia Aranberrirekin–, lortutakoak oriotarrentzat izan duen garrantziaren erakusgarri. 

(Argazkiak: Joxeju Olasagasti)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide