Sostenipek gaurko deitutako kontzentrazioan Azkoitian izandako sexu erasoa ere salatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 27a, 12:32

'Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu! Emakumeak aske eta bizirik nahi ditugu!' lelopean egingo dute kontzetrazioa plazan, 19:00etan.

Sostenipe talde feministak Bilbon ustez bikotekideak hil zuen 25 urteko Maguette Mbeugouren heriotza salatzeko elkarretaratzea deituta du gaur 19:00etarako. Plazan izango den elkarretaratzearen salaketa ez ezik, Azkoitian joan zen ostiralean izan zen sexu erasoa ere arbuiatuko dute. Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu! Emakumeak aske eta bizirik nahi ditugu! lelopean egingo dute kontzetrazioa. Azkoitiko fisioterapeuta batek astelehenean salatu zuen sare sozialetan lan tokian jasan zuen sexu erasoa, eta Azkoitiko Udalak atzo erasoa salatzeko oharra kaleratu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide