Azkoitiko Udalak antolatutako
bisita gidatuak aurrera doaz, eta aldaketa bat egin du erakundeak datorren ostiraleko, hilaren 24ko, bisitan.
Jauregi eta dorretxe artean izenburupean egingo duten bisita 17:30ean izango da, 12:00etan beharrean. Parrokia aurrean hasiko dute bisita ordu horretan.
Bestalde, irailaren 9an Santa Kutz baselizan egin behar zuten bisita, baina hara joan ordez Santa Klarara joango dira bisitariak. Informazio gehiago nahi duenak Loiolako Turismo Bulegoko 943-15 18 78 zenbakira deitu edo
i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatz dezake.