Azkoitiko Udalak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 90 urteko 33 azkoitiar omendu zituzten atzo, abuztuak 17. Hildako erretiratuen aldeko meza egin zuten eguerdian parrokian, eta segidan Kirurin bazkaria egin zuten. Bazkalostean oroigarriak jaso zituzten aurten 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrek udal ordezkarien eta Plaza Ondoko kideen eskutik.
Honako gizon-emakume hauek jaso zuten omenaldia atzo: Francisca Alberdi, Victoria Ansola, Maria Josefa Arambarri, Rufina Aramendi, Dolores Arraztio, Nieves Arregi, Aniceta Arriba, Juan Maria Azpillaga, Dominica Beitia, Josefa Cendoya, Josefa Corrales, Encarnacion Domenech, Juana Maria Etxeberria, Basilia Epelde, Cristina Fernandez, Jose Francisco Ganzarain, Concepcion Garate, Maria del Rosario Ibañez, Secundino Iraeta, Maria Iturbe, Jesusa Larrañaga, Teresa Larrar, Maria Josefa Merino, Marina Miqueo, Prudencio Oñederra, Bermarda Olaizola, Feliciano Peña, Josefa Antonia Soraluze, Josefa Trigo, Maria Teresa Urzelai eta Paula Zubizarreta.
Hona hemen atzoko bazkariko irudiak (Argazkiak: Azkoitiko Udala)
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide