Gaur, abuztuak 17, 10:00etan hasi da Inazio Iriarte margo lehiaketaren XXXVII. edizioa, eta euria eginagatik hogei lagunek parte hartu du lehiaketan. 09:00etatik aurrera eman dute izena parte-hartzaileek, eta eguerdirako bukatu dituzte lanak. Dena den, ohiko moduan, arratsaldean egin dute sari banaketa.
19:30ean elkartu dira lehiaketaren sustatzaileak, epaimahaikideak eta parte-hartzaileak Torre Zuri aretoan, eta epaimahaiak hala erabakita, aurtengo irabazlea Jose Miguel Arranz erandiotarra izan da. Bigarren Fernando Ureta artziniegarrak egin du, eta hirugarren Leticia Gaspar bilbotarrak. Guztira, 1.800 euro banatu dituzte saritutako lanen artean (irabazleak 800 euro, bigarrenak 600 euro eta hirugarrenak 400 euro eskuratu dituzte).
Hona hemen sari banaketako irudi batzuk:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide