Intxausti parkeko zuhaitza kimatzen ari zireneko irudia. (Zuhaitzak Bizirik taldea)
Zuhaitzak Bizirik taldeak salatu duenez, Intxausti jauregiaren ondoko parkean "egoera onean" zen pago-lizar bati adarrak moztu dizkiote. Hori dela eta, taldeko kideek kexa agertu dute udaletxean; izan ere, horien arabera herriko ondarea "larri kaltetu" da, "parkeko paisaia eta itzala desagertu baitira".
Kimaketa egiteko "beharrik ez" zegoela azaldu du Zuhaitzak Bizirik taldeak: "Podaketa egiteko agindua nork eman duen, zergatik eta zer helbururekin egin den jakin nahi dugu". Taldeko ordezkarien arabera, Intxausti ondoko parkean bada ihartutako zuhaitz bat, baina "larri" dagoen zuhaitz hori ebaki beharrean beste bat kimatu dute.