https://vimeo.com/285012532
Txupinazoa botata lehertu zen festa atzo, Andramari bezpera, Azkoitian, eta egun osoan hainbat ekitaldi izan zen herrian. Arratsaldean haur parkea, mariachien emanaldia eta DJak izan ziren, eta salbea ere izan zen Amabirjinaren Jasokundearen parrokian. Ohitura den legez, Azkoitiko Udaleko EAJko eta PSE-EEko ordezkariak joan ziren elizkizunera, Txalkor txistulari taldeko kideek jotako
Alkate soinuak lagunduta. Elizaren barruan Salbea abestu zuen Iraurgi eta parrokiako abesbatzek. Jendetza izan zen parrokian. Erlo telebistak egindako goiko bideoan ikus daiteke laburpena.
Hona hemen salbearen hainbat argazki (Argazkiak: Azkoitiko Udala):