Marea Urdinak piztuko du San Juan bezperako sua, Azkoitiko Udalaren ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 7a, 10:24

Autismoa duten pertsonak gizarteratzeko eta gizartea autismoarekin sentsibilizatzeko egitasmoa da Marea Urdina, eta Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatzeko proiektua martxan jarri dute. Azkoitiko Udala ere batu da Marea Urdina egitasmora, eta haren mezua zabaltzen laguntzeko xedez gonbidatu dituzte kideak ekainaren 23 gauean udalak antolatutako ekitaldian sua piztera.

Marea Urdina mugimenduak piztuko du San Juan bezperako sua Azkoitiko Udalak Balda plazan egiten duen ekitaldian. Autismoa duten pertsonak gizarteratzeko eta gizartea autismoarekin sentsibilizatzeko egitasmoa da Marea Urdina, eta Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatzeko proiektua martxan jarri dute. Azkoitiko Udala ere batu da Marea Urdina egitasmora, eta haren mezua zabaltzen laguntzeko xedez gonbidatu dituzte kideak ekainaren 23 gauean udalak antolatutako ekitaldian sua piztera. "Helburu sozial bat duen egitasmoa da Marea Urdina, eta guk horren atzean dagoen ahalegina eta kontzientziazio lana txalotu nahi ditugu, uste dugulako horrelako ekintzek laguntzen dutela gizarte justuago, berdinago eta inklusiboago bat eraikitzen non denok dugun geure tokia", dio Sonia Vazquezek Kultura zinegotziak. Azkoitiko Udalak atzoko Kultura batzordean erabaki zuten San Juan bezperako sua nork piztu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide