https://vimeo.com/269885123
Atzo, San Isidro egunez, inauguratu zuten Madariaga auzoko Elkargunea. Han izan ziren, besteak beste, udal ordezkariak –Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea eta Ana Azkoitia eta Migel Angel Bastida zinegotziak– nahiz dozenaka auzotar. Azkoitiko Udalak goitik behera berritu du auzoko ferratokia, eta auzotarrentzat elkargune bihurtu du. Biltegia, informatika gela, sukaldea, bilera gela eta bainugela daude bertan, eta, guztira, ia 120 metro koadro ditu guneak. Auzotarrek festak antolatzeko, jaietan pintxoak prestatzeko, ikastaroak emateko edo sor daitezkeen beste hainbat beharretarako erabiliko dute espazioa.
Eraikina, berez, Azkoitiko Parrokiarena da, eta elkargunea eraiki ahal izateko, udalak aurrez hitzarmena sinatu zuen parrokiarekin. Obrak 151.480 euroko kostua izan du, eta barruko ekipamendua 26.771 euro ordaindu dute. Hala ere, udalak 107.070 euroko diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik proiektua gauzatu ahal izateko.
Erlo Telbistak inaugurazio ekitaldiaren bideoa egin du.
Honako lotura honetan, berriz, elkargunearen inaugurazioko argazkiak ikus daitezke.