HARA! 408 tona hondakin atera dituzte Idiakez Ederra etxetik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Visesa sozietate publikoko teknikariek Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatearekin batera egin zuten eraikinera bisita, eta proiektuaren garapenari jarraipena egin ahal izan zioten.

Hainbat ordezkarik Idiakez Ederra etxea bisitatu zuen. (Azkoitiko Udala)

Idiakez Ederra etxea hustu berri du udalak kontratatutako enpresa batek, eta 408 tona hondakin atera dituzte bertatik. Udalak azaldu duenez, goraino betetako 75 edukiontzi atera zituzten. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Visesa sozietate publikoko teknikariek Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatearekin batera egin zuten eraikinera bisita, eta proiektuaren garapenari jarraipena egin ahal izan zioten. Obraren zuzendariak hainbat azalpen eman zizkien bertaratu ziren ordezkariei, hala nola proiektuaren arlo teknikoaz eta estetikoaz.

Idiakez Etxea eraikinean babes ofizialeko etxebizitzak eta Plaza Ondo erretiratuen etxea jartzeko proiektua du eskuartean udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide