Azkoitiko Udalak Gasteizko bi hilketak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du biharko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 20a, 17:42

Erakundeak 12:00etarako jarri du hitzordua plazan, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die. Udalak "irmoki" gaitzetsi du gertatutakoa, eta emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako sentsibilizazio eta prebentzio lanetan "gogor" jarraitzeko konpromisoa agertu du.

Gizon batek bere bikotekide ohia eta haren ama hil ditu gaur Gasteizen, eta Azkoitiko Udalak gertaera salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko, zapatua. Erakundeak 12:00etarako jarri du hitzordua plazan, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die. Udalak "irmoki" gaitzetsi du gertatutakoa, eta "emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak desagertu bitartean" sentsibilizazio eta prebentzio lanetan "gogor" jarraitzeko konpromisoa azaldu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide