Lilatoira joateko autobusa antolatuko du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Joaneko bidaia soilik egingo du autobusak, eta martxoaren 4an 08:30ean abiatuko da Aizkibel liburutegiaren aurretik. Martxoaren 1a bitartean eman daiteke autobuserako izena Elkargunean.

Azkoitiko Udalak martxoaren 4an Donostian egingo den Lilatoira joateko autobusa antolatuko du. Lasterketaren egunean autobusa 08:30ean aterako da Aizkibel liburutegi aurretik; autobusa joaneko bidaiarako bakarrik izango da. Martxoaren 1a bitartean eman daiteke autobuserako izena Zubiaurre Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide