Bihar ez da erabilgarri izango Joseba jatetxearen ondoko aparkalekua. (Azkoitiko Udala)
Herriko hainbat aparkalekutan margoketa lanak egingo ditu bihar, osteguna, Azkoitiko Udalak. Hori dela eta, bihar ez dira erabilgarri izango Joseba jatetxearen ondoko, anbulatorioaren ondoko eta Floreagako Izarraitz eta Zuazola kaleetako aparkalekuak. Udalak azaldu duenez, bihar egingo dituzte lanok, eguraldi ona dagoelako iragarrita.
Udala joan zen azaroan hasi zen herriko hainbat gunetako zorua asfaltatzen eta margotzen. Plan horren barruan egingo dituzte bihar margoketak, eta, guztira, 249.892.69 euroko aurrekontua dute herriko hamabi puntu txukuntzeko lanek.