Berdura Plazako bi merkataritza lokal eraberritu ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ots. 9a, 10:31

Erakundeak azaldu duenez, tokiari "bizia emateko eta aktibitatea areagotzeko" egin dituzte lanak. Lizitazio txostena bukatzean bi lokal horiek lehiaketa publikora aterako ditu udalak.

Berdura Plazako lokalak. (Azkoitiko Udala) Azkoitiko Berdura Plazako bi merkataritza lokal guztiz berritu ditu Udalak. Erakundeak azaldu duenez, tokiari bizia ematea eta aktibitatea areagotzea dira lan horiek egitearen helburua. Hori dela eta, lizitazio txostena bukatzean, lokalak emateko lehiaketa publikoa jarriko du martxan udalak. Lokal bakoitzak 32 metro karratu erabilgarri ditu, eta bainugela bana egin dute horietan, baita instalazio elektrikoa aldatu, lurra eta hormak txukundu eta margoketa lanak egin ere. Lanen aurrekontua 54.225,61 eurokoa izan da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide