Sammic ISBk garaipena lortu du Azkoitiko estreinaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 10a, 12:04

Sammic ISBk Urrezko LEB ligako norgehiagoka jokatu zuen atzo Azkoitian Iberostar Palma taldearen aurka. ISBren gizonen lehen taldeak ligako partida bat Azkoitian jokatzen zuen lehen aldia izan zen atzokoa; izan ere, udalak Elkarguneko saskibaloi kantxan hainbat aldaketa eta lan egin ditu partidak jokatzea ahalbidetzeko. Lehen partida ezinhobeto atera zitzaien ISBkoei, 70 eta 62 hartu baitzituzten mendean Iberostar Palma taldeko jokalariak. Partida hasterako ISBren omenaldia jaso zuten talde horretan bertan jokatutako hainbat azkoitiarrek. Kantxan izan ziren dozenaka lagun, eta Josu Arregi azkoitiarrek eta haren emazteak omenaldi beroa jaso zuten, ISBk egindako lan guztia eskertu baitzion Arregiri. Elkarguneko saskibaloi kantxa leporaino bete zen. Sammic ISBk 13 partida jokatu ditu liga hasi zenetik, eta horietatik bost irabazita, 9. postuan da Urrezko LEB ligako sailkapenean.s

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide