Herri galdeketa diruz laguntzeagatik informazioa eskatu dio Espainiako Gobernuaren ordezkariak Azkoitiko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 30a, 10:43

Joan zen urteko maiatzaren 7an egin zuten herri galdeketa Azkoitian, eta udalak diruz lagundu zuen egitasmoa. Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak bidali du eskaera gutuna udaletxera.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Javier de Andresek herri galdeketa diruz laguntzeagatik informazioa eskatu dio Azkoitiko Udalari. Hain zuzen ere, joan zen urteko maiatzaren 7an egin zuten herri galdeketa Azkoitian, eta udalak diruz lagundu zuen egitasmoa. Hori dela-eta, diru laguntza horren gaineko informazio eskatu dio gutun bidez de Andresek udalari. Azkoitiko Udala ez da halako eskaera bat jasotzen duen lehen herria; izan ere, besteak beste, Hernanin eta Leaburun ere gertatu dira halako kasuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide