ARGAZKI BILDUMA: Kuadrillen eguna ari dira ospatzen gaur Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 18a, 16:15

Andramari jaietakon azken eguna da gaurkoa, eta herri bazkaria egin dute 1.350 lagunek plazan. Ondoren, manifestazio feminista egin dute dozenaka lagunek, Herri Moimentuek antolatuta. Arratsaldean eta gauean ere ez da festa girorik faltako herrian.

Hainbat herritar Kuadrillen eguneko bazkarirako paella prestatzen. (Azkoitiko Udala) Gaur, abuztuak 18, Andramari festetako azken eguna ari dira ospatzen Azkoitian: Kuadrillen eguna. Eguerdi partean hasi dira lagun taldeak kalera ateratzen, eta 14:30ean egingo dute ohiko herri bazkaria plazan. Hainbat herritar goizean hasi da 126 kilo arroz prestatzen Kontzejupean; izan ere, 1.350 lagunek bazkalduko dute plazan. Bazkalostean, Herri Moimentuek antolatuta, manifestazio feminista egin dute dozenaka lagunek. Hona hemen, manifestazioaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=pjOZFlZVDW4 Ondoren, batukada ariko da kaleak girotzen. Gainera, 17:30ean hasita, apar festa izango da Balda plazan. 18:30ean, berriz, zezenak izango dira Plaza Berrian. Gauean, berriz, Trikizio taldearekin dantzaldia izango da plazan. Gero, gauerdia jota Kop eta The Guilty Brothersen kontzertuak izango dira karpagunean. Hona hemen, Kuadrillen eguneko irudi bilduma (Argazkiak: Azkoitiko Udala):
[flickr_set id="72157684998873571"] Andramari bezperako irudien bilduma honako lotura honetan ikus daiteke, eta beste honetan, berriz, Andramari egunekoena. Aldiz, San Roke eguneko argazki bilduma honako lotura honetan dago ikusgai, eta honako honetan Baserritarren egunekoa. Atzo jokatu zen Gazteen Dantza Txapelketako irudiak ikusteko egin klik hemen. Hona hemen, datozen orduetako eta egunetako egitaraua: BIHAR, ABUZTUAK 18 – 14:30: Bazkari herrikoia, plazan. – 16:30: Manifestazio feminista. – 17:30: Herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea. – 17:30: Balda plazan, Apar festa. – 18:00: Sua taldearen erromeria karpagunean. – 18:30: Plaza Berrin zezenak. – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. – 22:00etan, Herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia. – 23:00: Piztu taldearen ekitaldia karpagunean. – 00:30: Kop eta The Guilty Brigade taldeen kontzertuak karpagunean. ABUZTUAK 19, LARUNBATA – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide