ARGAZKI BILDUMA: Aurresku doinuz hasi dute San Roke eguna Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abu. 16a, 17:47

Udal hautetsiek eta dantzariek aurreskua eskaini dute 12:15ean hasita, plazan. Gero, hainbat dantza egin dituzte herritarrek hainbat dantzarirekin batera. Hainbat ekitaldi izango dira gaur, San Roke egunez Azkoitian, hala nola jolasak, emanaldiak, kontzertuak eta suzko erroberak.

https://www.youtube.com/watch?v=ZdhMmQoOa0E Herenegun hasi ziren Azkoitiko Andramari jaiak iritsi dira hirugarren egunera. Gaur, ekainak 16, San Roke eguna ari dira ospatzen herrian, eta aurresku doinuak hartu du eguerdi partean plaza. Izan ere, udal hautetsiek eta dantzariek aurreskua eskaini dute 12:15ean hasita, plazan. Gero, hainbat dantza egin dituzte herritarrek hainbat dantzarirekin batera. Aurretik, baina, Meza Nagusia, dultzaineroen kalejira eta abar izan dira. Dantzak bukatzean, Musika Bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute Kontzejupean, eta herritar ugari bertaratu da emanaldira. Eguerdian umeen eta gurasoen bazkaria egin dute plazaren ondoko aterpean, eta, ondoren, Herri Moimentuek antolatutako jolasetan parte hartu dute hainbat gaztek. Plazan jolas desberdinak egin dituzte taldeek. Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen emanaldia ere izan da Eliz atarian, eta dozenaka haur eta gaztetxo izan da ikuskizunaz gozatzen. Datozen orduetan plaza dantzak, parrillada eta txotxa, suzko erroberak eta Passepartout eta Hesian taldeen kontzertuak izango dira. Hona hemen, gaur goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko rudien bilduma: [flickr_set id="72157685191059193"] Andramari bezperako irudien bilduma honako lotura honetan ikus daiteke, eta beste honetan, berriz, Andramari egunekoena. Hona hemen, datozen orduetako eta egunetako egitaraua: GAUR, ABUZTUAK 16 – 19:30: Kaleraren ekitaldia karpagunean. – 20:00: Eliza atarian, Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, plaza dantzak. – 21:00: Parrillada eta txotxa karpagunean. – 23:00: Baztarrikaldetik, Piroteknia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak. – 23:30: Plazan, Passepartout eta Hesian taldeen kontzertua. – 23:00-02:00: Eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, stand bat jarriko da Alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko. – 02:00: Zumba karpagunean. BIHAR, ABUZTUAK 17 – 09:00-10:00: Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVI. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri Erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zuri Erakustokian. – 09:30: Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira. – 09:30: Plaza Berrin, Gipuzkoako Blonda Lehiaketa. – 11:00: Herriko trikitilari gazteen kalejira. – 12:00: Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira. – 12:00: Herri kirol jaialdia, Herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza. Aizkolariak: Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork kolpe gutxiagotan ebaki). Harri-jasotzaileak: Mendizabal III – 180 kiloko errektangularrarekin. Guzta – 180 kiloko errektangularrarekin. Aizkolariak: Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork azkarrago ebaki) Froga mistoa: A taldea: Otaño, Txikia IV eta Guzta. B taldea: Eloy Corchero, Larrañaga eta Mendizabal III. (Aizkolariek bina enbor ebakiko dituzte txanda librean. Harri-jasotzaileek 113 kiloko kubikoari 5 jasoaldi emango dizkiote). Guztira: 8 enbor eta 20 jasoaldi. Eneko Saralegik 5 metroko altueran enborra moztuko du. Harri-jasotzaileak: Guzta – Mendizabal III (100 kiloko bolarekin agurra). – 12:30: Parrokian, Jubilatuen meza. – 14:30: Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten 32 herritar omenduko dira aurten. – 17:00: Ekain Txouren emanaldia, jolasak eta merienda karpagunean. – 18:00: Balda plazan, dantzari bikote gazteen txapelketa. – 18:00: Karpa Misteriotsua magia ikuskizuna, Herriko plazan. (Hiru saio izango dira) – 19:30: Torre Zuri erakustokian, Inazio Iriarte XXXVI. Margo lehiaketaren sari banaketa. – 21:00: Afari begetarianoa karpagunean. – 22:00: Balda Plazan, Elizagoien ahizpekin erromeria. – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. – 23:00: Balda plazan suzko zezena. Ondoren, erromeriak jarraituko du. ETZI, ABUZTUAK 18 – 11:00: Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVI. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta. – 14:30: Bazkari herrikoia, plazan. – 16:30: Manifestazio feminista. – 17:30: Herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea. – 17:30: Balda plazan, Apar festa. – 18:00: Sua taldearen erromeria karpagunean. – 18:30: Plaza Berrin zezenak. – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. – 22:00etan, Herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia. – 23:00: Piztu taldearen ekitaldia karpagunean. – 00:30: Kop eta The Guilty Brigade taldeen kontzertuak karpagunean. ABUZTUAK 19, LARUNBATA – 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide