Ur hoditeria berritzeko lanak egiten ari dira Julio Urkixo kalean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Lanak aste honetan bukatzea aurreikusten dute, baina obrek irauten duten bitartean, hainbat aparkaleku deuseztatuko dituzte.

Julio Urkixo kaleko ur hoditeria berritzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Urak joan den astean hasita. Kale horretako 3 eta 23 zenbakien arteko hoditeria ari dira aldatzen, eta datozen egunetan bukatuko dituzte obrak. Lanak tarteko, hainbat aparkaleku deuseztatuko dituzte egunotan. Lanak 2018an egitea aurreikusten zuten udalak eta Gipuzkoako Urakek, baina hodi bat hautsi izanak aurreratu ditu berritze lanak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide