Gobernuz Kanpoko Erakundeek eska ditzakete diru laguntzak Azkoitiko Udalean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 7ra bitartean eska ditzakete diru laguntzak Azkotiko Udalean. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu honako helburuak betetzen dituzten programak babesteko: batetik, garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzea; eta, bestetik, herrialde horietako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko herritarren interesa sortzea. Eskaerak udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00era, abuztuaren 7ra bitartean –egun hori barne–. Programa ezberdinen bidez, iaz zortzi herrialdeetara heldu zen Azkoitiko Udalaren laguntza: Mali, Venezuela, Nepal, Honduras, Nikaragua, Ruanda, Benin eta Marokora, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide