Kartelak jartzeko euskarri berriak jarri ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Kalean kartelak itsasteko euskarri berriak jarri ditu Azkoitiko Udalak. Lehen zeuden zutabe borobilak kendu, eta lauki itxurako bederatzi taula edo panel jarri dituzte, herriko hainbat txokotan; plaza Nagusian, Balda plazan, Elkarguneko sarreran eta eliz atarian jarri dituzte, besteak beste. Panel berriak jartzeko eskaera herritarrek egin dutela adierazi du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide