Alai Batza aisialdi taldeak piztuko du sua udalak San Juan gauerako antolatutako ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 16a, 12:33

30 urte bete ditu aurten Azkoitiko Alai Batza aisialdi taldeak, eta udalak hala erabakita, talde horretako kideek piztuko dute San Juan gauean, ekainaren 23an, Balda plazan egingo den sua. Udalak "esker ona" adierazi dio Alai Batzari,.

30 urte bete ditu aurten Azkoitiko Alai Batza aisialdi taldeak, eta udalak hala erabakita, talde horretako kideek piztuko dute San Juan gauean, ekainaren 23an, Balda plazan egingo den sua. Udalak "esker ona" adierazi dio Alai Batzari, urteotan egindako lanagatik. "Aitorpena egiteko unea izango da, aisialdia eta giza baloreak uztartzen dituen elkarbizitzaren alde egin duen ekarpenagatik". Gaur egun 350 bazkidek eta 50 begiralek osatzen dute Alai Batza. San Juan bezperaran 19:30ean Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeko kideek eta Bizkargiko dantzarien emanaldia izango da. Ondoren, udal musika bandak kalejira egingo du. 22:00etan piztuko dute sua Balda plazan, eta ekitaldian parte hartuko dute Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak, Parrokiako abesbatzak eta udal musika bandak. Ondoren, Bizkargi dantza taldeko kideek IX. Zatoz Dantzara Balda Plazara emanaldia eskainiko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide