Astarbe auzoko pilotalekua berritu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Pilotalekuaren horma eta lurra berritu, eta guztia margotu dute. Goiko sarea neguan jarriko dute, intxaurrondoak kimatu ostean.

Astarbe auzoko pilotalekua. (Argazkia: Xabier LarraƱaga) Azkoitiko Udalak Astarbe auzoko pilotalekua berritu du. Urtarrilean hasi ziren konpontze lanekin, eta pilotalekuaren lurra eta horma berritu dituzte lehenik. Ondoren, guztia margotu dute. Gehiena berritu duten arren, oraindik azken lanak egiteko daude: izan ere, pilotalekua babestuko duen sarea jartzea falta da. Udalak azaldu duenez, goiko sarea jartzeko intxaurrondoak kimatu behar dira, baina orain ez da garai egokia horretarako. Neguan kimatuko dituzte zuhaitzak, eta, beraz, orduan jarriko dute sarea.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide