Datorren urterako udal aurrekontuak izango dituzte eztabaidagai gaur Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 28a, 12:25

19:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko aretoan.

Gaur, asteazkena, Azkoitiko Udaleko ordezkariek udalbatzarra egingo dute 19:00etan, udaletxeko aretoan. Besteak beste, 2017rako udal aurrekontuak izango dituzte hizpide gaurko bilkuran.

Honako hau da udalbatzarraren gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.

2.- 2017rako udalaren, San Jose egoitzaren, Zubiaurre-Elkargunearen eta Azkoitia Lantzenen aurrekontuen eta aurrekontu kontsolidatuen onespena.

3.- Kreditu gehigarrien bidez, kredituak aldatzeko 6. zenbakidun espedientearen onespena.

4.- Azkoitiko Hiri Antolakuntzaren araudietako 10.2 sektoreko (Txalonerreka) partzelaren doako lagapenaren, Azkoitia Lantzen SAren, aldeko espedientea onestea.

5.- Loiola Berrikutza Fundazioak 2016ko memoria txostena deituriko dokumentuan jasotako enplegu arloko ekintzak egiteko diru-laguntzaren emakida arautuko duen lankidetza hitzarmenaren onespena.

6.- Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren estatutuen aldaketa.

7.- Organismo autonomoetan PSE-EE udal taldeko ordezkariaren izendapena onestea.

8.- EH Bildu eta EAJ udal taldeek segurtasun indarrei buruz aurkeztutako mozioa.

9.- EH Bildu udal taldeak jolas ez sexisten inguruan aurkeztutako mozioa.

10,. Behin betiko onespenen berri ematea.

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

12.- Galderak eta erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide