Iaz saritu zuten erakusleihoetako bat. (Maxixatzen.eus)
Gaur, astelehena, jakinarazi dituzte Herrixen elkarteak eta Azkoitiko Udaleko Merkaritza sailak antolatu duten XX. Erakusleiho lehiaketaren oinarriak. Erakusleihoak abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra egon beharko dute prest, eta epaimahaiak honako ezaugarri hauek baloratuko dituzte irabazleak aukeratzerakoan: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak erakargarri aurkeztea eta Gabon giroa. Lehiaketan parte hartu nahi duten dendetako kideek Azkoitiko udaletxeko herritarren harrerara edo Herrixen elkartearen bulegora (Kultur Etxeko 4. solairua) joanda edo
herrixen@hotmail.com helbidera idatzita eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna abenduaren 12a izango da.
Epaimahaia udalak eta Herrixenek izendatutako herritarrek osatuko dute. Guztira, 900 euro banatuko dituzte Herrixeneko dendetan gastatzeko erosketa bonoetan, eta parte-hartzaile guztien artean, otarre bat zozkatuko dute.