Erronkei erreparatuta, euskara erabiltzeko deia egin dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Urola Ikastola BHIko ikasleek eta irakasleek Euskararen Eguneko ekitaldia egin dute gaur plazan.

(Julene Frantzesena) Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Urola Ikastola BHIko ikasleek eta irakasleek Euskararen Eguneko ekitaldia egin dute gaur, astelehena. Ehunka ikasle kalejiran iritsi dira plazara, eta Xabier Munibeko eta Floreagako irakasle banak letu dute Euskararen Egunerako prestatutako adierazpena. Haiek euskararen erronkak aipatu eta euskara erabiltzeko deia egin dute. Ondoren, berriz, bertso batzuk abestu dituzte oholtzan ziren ikasleek, eta, segidan, Behin betiko kanta eta Xabier Euzkitzeren bertso bat abestu dituzte plazan ziren haurrek eta gaztetxoek. Eta olatua ere egin dute, udaletxera begira. Udaletxeko balkoian hainbat pankarta zintzilikatu dituzte, eta Javier Zubizarreta alkateak Zer egin dezaket nik euskararen alde? idatzia irakurri du. Hona hemen, ekitaldiaren irudi batzuk: [flickr_set id="72157677445061435"]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide