Astelehenean amaituko da merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntza eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak emango du laguntza

Azkoitiko Udaleko Euskara sailak euskararen erabilera sustatu nahi du herriko merkataritzan eta ostalaritzan. Horretarako, diru-laguntza emango die herriko merkatariei, besteak beste, errotulua, irudi korporatiboa, webgunea edota programa informatikoak euskaratzeko. Aurten, gainera, publizitatea euskaraz egiteko ere bideratuko du dirua Udalak. Diru-laguntza eskatzeko azken eguna datorren astelehena izango da. Ikusi diru-laguntzaren inguruko informazio gehiago, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide