Urola Ikastolakoekin elkartrukean diren Italiako ikasleei harrera egin die Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko api. 13a, 12:13

[caption id="attachment_294461" align="aligncenter" width="300"]Italiako eta Urola Ikastolako ikasleak, Azkoitiko Udaleko ordezkariekin. (Azkoitiko Udala) Italiako eta Urola Ikastolako ikasleak, Azkoitiko Udaleko ordezkariekin. (Azkoitiko Udala)[/caption] Azpeitiko eta Azkoitiko Urola Ikastolako eta Paduako (Italia) Maria Auxiliadora ikastetxeko ikasleak elkartrukea egiten ari dira egunotan. Elkartrukea egiten ari diren ikasleak Azkoitiko udaletxean izan ziren atzo, asteartea, eta Javier Zubizarreta alkatearen eta Ana Azkoitia eta Nekane Larrañaga zinegotzien harrera jaso zuten. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, liburu bat oparitu zioten ikasleek alkateari, eta Azkoitiko Udala ez ezik, Guggenheim museoa, Eusko Legebiltzarra, Eureka zientzia museoa eta Galarreta pilotalekua bisitatuko dituzte. Herrien Europa elkartruke programa tarteko etorri dira italiako ikasleak Azpeitira eta Azkoitira, eta Urola Ikastolako ikasleak Italian izan ziren martxoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide