Azkoitiko Udalak zabaldu du urtero ematen dituen Euskara zerbitzuko eta Ingurumen saileko diru laguntzen deialdia. Euskara zerbitzuko diru laguntzei dagokienez, hiru motatakoak dira:
enpresetan euskara planak jartzeko laguntzak jasotzeko uztailaren 15era bitartean egin daiteke eskaera; euskara ikasteko eta uda ikastaroetako laguntzetarako, irailaren 15a da azken eguna; azkenik, errotulu, irudi korporatibo, webgune eta programa informatikoen euskarazko laguntzetarako urriaren 30era bitartean egin daitezke eskaerak.
Ingurumen saileko diru laguntzen kasuan, irabazki asmorik gabeko erakundeek eta taldeek egin ditzakete eskaerak, ingurumenari lotutako programak eta ekintzak egin ditzaten. Maiatzaren 6an amaituko da laguntzak eskatzeko epea, eta hauek dira
oinarriak eta
eskaera orria.