Azkoitiko Udalak emakumeak ahalduntzeko antolatzen dituen ikastaroen barruan, norbere garapenaren inguruko tailerra hasiko da apirilaren 15ean. Pepa Bojok hamasei orduko ikastaroa eskainiko du, eta asteazkenetan zortzi saio eskainiko ditu, Elkargunean. Bertan, autoestimua landuko dute, ahalduntzearen ideia hobeto ulertzeko. "Garatze eta finkatze prozesua, autonomia eta autogestiorako gaitasuna, nork bere bizitzaren ardura hartzea eta gure bizitzaren protagonistak garela sentitzea" izango dira tailerraren helburuak.
Apirilaren 15ean, 22an, 29an, maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an eta ekainaren 3an izango dira saioak, 15:00etatik 17:00etara, gazteleraz. Langileek 24 euro ordainduko dute, eta langabeek 16 euro. Ohi bezala, izena udaletxeko berdintasun bulegoan, berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita edo 943-54 20 14 zenbakira deituta eman daiteke.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide