Azkoitiko umeen danborradako entseguak gaur hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Umeen danborrada, iaz
(Ane Olaizola) Azkoitiko Umore Ona elkarteak eta udalak antolatzen duten umeen danborrada apirilaren 11n egingo dute, arratsaldean, eta prestatzen hasteko entseguak hasiko dituzte gaur, 19:00etan. Gainera, kantineren zozketa ere gaur egingo dute, eta asteazkenean LH1eko karrozan nortzuk aterako diren zozkatuko dute. Astean hiru aldiz egingo dituzte entseguak; asteleheneetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira, 19:00etatik 20:00etara, Azkoitiko Gurea pilotalekuan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide