Udaleko eta Azkoitiko Emakumeen Mahaiko ordezkariak, egitarauarekin
(Azkoitiko Udala)
Berdintasuna, eguneroko erronka: pentsatu, mugitu, ekin! Lema horren menpean egingo dituzte Azkoitian Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekintzak. Izan ere, egun bateko aldarriaz haratago, berdintasuna "eguneroko erronka" dela argi dauka Azkoitiko Emakumeen Mahaiak, eta hori kontutan hartuta antolatu du datozen egunetarako egitaraua.
Besteak beste, Adierazpen guneak ari dira egiten otsailaz geroztik Artxamendi topalekuan. Berdintasunaren gaia lantzeko, txapak, irudiak eta kolaxak egingo dituzte, eta lan guztiekin erakusketa bat jarriko dute gero. Gainontzean, ostiralean hasiko dira ekintzak; eguerdian bazkari autogestionatua egingo dute emakumeek, eta gero Dj Kortarekin dantzaldia egongo da, Elkargunan. Igandean, martxoaren 8an, berriz, elkarretaratzea eta kale ekintzak egingo dituzte herrian.
Horrez gain, udalak gogoratu du emakumeak ahalduntzeko ikastaroak prest dituztela datozen hilabeteetarako. Udazkenean egin zituzten lehenengo aldiz, eta martxotik ekainera bitartean bost ikastaro egingo dituzte. Emakume guztiei zuzendutako ikastaroak dira, eta honako helburua dute ikastaroek: "Emakumeen autoestimua indartu, objetu izatetik subjetu izatera pasatu, eta emakume izateagatik sufritzen den diskriminazioari buruzko kontzientzia hartzea".