Gaztainondoen inguruko tailerrean izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko ots. 27a, 08:00

Azkoitiko Udaleko Ingurumen Sailak herriko basoen kudeaketa eredu berri bat sustatzea du helburu, eta horretarako gaztainondoen inguruko ezagutzan eta praktikan sakontzeko mintegia antolatu du. Ikastaro praktikoa eta teorikoa egingo dute martxoaren 7an, Azkoitiko Laja jatetxean, eta bertan gaztainondoen berreskurapena eta errentagarritasuna emateko teknikak azalduko dituzte. Hala nola, txertoak, izurriteen kontrola, txankroen garbiketa, ugaritzea eta etorkizuneko aukerak landuko dituzte. 09:00etatik 17:00etara egingo dute ikastaroa, eta barne izango dute bazkaria. Doako ikastaroa da, baina bazkaria, 12 eta 15 euro artekoa, norberak ordaindu beharko du. Izena martxoaren 2ra, astelehenera, bitartean eman daiteke, 607- 88 56 09 telefonora deituta. Parte hartzaileek, txertaketarako labana eraman beharko dute ikastarora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide