Udalbatzak bihar eramango ditu Udalaren, Zubiaurre-Elkargune Institutuaren, San Jose Egoitzaren eta Azkoitia Lantzenen aurrekontuak osoko bilkurara. Urteko azken udalbatzarra egingo dute 17:00etan, eta aurrekontuez gain, beste hainbat gai garrantzitsu ere jorratuko dituzte. Horietako bat izango da indarkeria matxistari aurre egiteko eta emakumeen arreta hobetzeko protokoloa.
Era berean, 2015 eta 2018 urte bitarterako Euskararen Plan Estrategikoa ere onartzekoak dira bihar. Bisit ekin eta Agripir proiektuak garatzeko Loiola Berrikuntza Fundazioari diru laguntzak emateko lankidetza hitzarmenarekin ere hastekoak dira.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide