Udalak zozkatu ditu andramarietako aplikazioa erabili dutenen artean sariak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 18a, 17:26

IMG_0265 Azkoitiko Udalak andramarietako aplikazioa sortu zuen aurten, eta hura erabili dutenen artean sariak zozkatu dituzte. Baztartxoko zine eskaintzarako urteko bono bikoitza Ioritz Badiolak irabazi du, eta Elkarmedia enpresak emandako tableta Maria Ostolazari suertatu zaio. Udalak jakinarazi duenez, 839 lagunek deskargatu dute aplikazioa, eta horietatik 66k egin dituzte ekarpenak. Hain zuzen, parte hartu dutenen artean egin dute zozketa. Udala gustura azaldu da aplikazioak izan duen harrerarekin, eta aurrerantzean ere partaidetza eta teknologia berrien aldeko bideak jorratzeko asmoa du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide