Landa eremuetan hondakinak nola bilduko dituzten azalduko die Azkoitiko Udalak auzotarrei

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko eka. 5a, 08:00

Hondakinak biltzeko eredu berriaren aurrean, bilerak egiten jarraitzen du Azkoitiko Udalak. Herriguneko bizilagunekin elkartu ondoren, orain landa eremuetako herritarrekin biltzen hasiko da. Izan ere, landa auzoetan ere modu desberdinean bilduko dituzte hondakinak udaratik aurrera. Ekarpen guneak jarriko dituzte han, hondakinak gaika biltzeko. Bileretan informazioa emateaz gain, auzotarrek dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Bi bilera egingo dituzte hurrengo astean, auzoka banatuta. Hilaren 10ean, asteartean, Aizpurutxo, Martirieta, Kukuherri, Elosua eta Urrategiko bizilagunekin elkartuko dira. Hurrengo egunean, berriz, Elgoibarko bideko, Madariagako, Izarraizko, Santa Kutzeko eta Olasoko bizilagunekin egingo dute bilera. Bi batzarretan 19:00etan elkartuko dira, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide