Neguarekin batera, elurra egiten duenean Azkoitiko baserri bideak auzolanean garbitzeko deialdia zabaldu du udalak. Herritar eta ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetu beharko dute horiek, Azkoitiko landa-auzoetako baserri bide eta errepideetan, Martirieta eta Astarbe auzoetan izan ezik. Izena eman nahi dutenek otsailaren 11ra bitartean dute aukera; zerbitzua emango duten eremua idatziz aurkeztu beharko dute udaletxean; makineriaren jabe diren edo erabiltzeko gaitasuna duten ere zehaztu beharko dute, besteak beste.
Udalak iaz arautu zuen elurra kentzeko auzolan zerbitzua, eta hainbat baldintza bete beharko dute deialdian parte hartzen dutenek; ezinbestekoa izango da Azkoitian erroldatuta egon eta 16 urte beteak izatea. Lanean sortutako gastuak direla eta, orduko 50 euro jasoko dute. Udalak, bestetik, auzolanean arituko diren pertsonak aukeratzeko honako irizpideak hartuko ditu kontutan: Baliabide teknikoen egokitasuna, lana ezagutza, erabilgarritasuna eta auzokoa izatea.
Baldintza guztiak www.azkoitikoudala.info helbidean daude.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide