64 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 3a, 12:58

Diploma banaketa egin dute goizean
(Ane Olaizola) Urtero bezala, Azkoitiko Udalak eta Etxaniz autoeskolak gidabaimena euskaraz atera dutenei aitorpena egin die. Inoiz baino herritar gehiagok atera dute gidatzeko baimena azken 16 hilabetetan, eta gaurkoan 64 lagunek jaso dute diploma. Udalak eta autoeskolak guztiak zoriondu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide