Azkoitiko Udaleko merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Merkatari Elkarteak Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute beste urte batez, Gabonak bultzatzeko asmoz.
Herriko saltokiek hartu dezakete parte egitasmoan, eta hilaren 14ra bitartean eman beharko dute izena. Horretarako udaletxeko harrera bulegora edo Herrixeneko bulegora (Kultur Etxeko 4.go solairua) joan edo
herrixen@hotmail.com helbidera idatzi daiteke.
Antolatzaileek guztira 500 euro banatuko dituzte saridunen artean. Udalak eta Herrixenek izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta honako irizpideak hartuko dituzte kontutan: Erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak ahalik eta modu erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea.
Parte hartzaileek abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra bitartean erakutsiko dituzte erakusleihoak.