Azkoittixen Bai Euskarari egitasmoko zozketa egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 22a, 15:47

Zozketa egin duten unea
(Azkoitiko Udala) Azkoitixen Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan azaroan zehar erosketak egin dituzten artean 200 euroko hiru txartel zozkatu dituzte dagoeneko, eta honakoak dira zenbaki saridunak: 1483 (Olaberri pub), 1423 (Nhoa estudioa) eta 0514 (Arrospide oinetakoak). Ordezkoak, berriz, zenbaki hauek dira: 0078 (Itziar arraindegia), 2478 (PSOE taberna) eta 2497 (PSOE taberna).  Gaurtik, hamabost eguneko epea izango dute zenbakien jabeek saria jasotzeko. Horretarako udaleko euskara zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan, 943 857175 telefonora deituz, euskara@azkoitia.net helbidera idatziz edo udaletxeko tarteko solairuko idazkaritza barruan dagoen euskara zerbitzutik pasatuz. Bi asteko epea igarotakoan, zenbaki saridunaren ordezkorari emango diote 200 euroko saria, ziurtagiria duten herriko 44 saltokietan gastatu dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide