Ikastetxearen eraikin berria onartu izana «albiste ona» dela dio Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 24a, 11:59

Eusko Jaurlaritzak Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako eraikin berria egiteko finantziazioa baimendu izana «albiste pozgarria» dela adierazi du udal gobernuak. Honen arabera, Gobernu Kontseiluak asteartean DBHko eraikin berria egitea onartu izanak «behin betiko» irtenbidea emango dio ikastetxean pairatzen duten leku faltari. «Lanak ahalik eta azkarren egiteko gure baliabide guztiak eta elkarlana izango ditu Hezkuntza sailak eta prozesua gertutik jarraituko dugu», adierazi dute. Gogoratu dute «aspaldikoa» dela ikastetxeak duen leku faltaren arazoa, eta prozesua «behar baino gehiago» luzatu dela salatu dute: «Udala proiektu honen jarraipen zorrotza egiten saiatu da eta prozesu hori azkartzeko behin baino gehiagotan eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Tamalez, udalaren eskaerek ez dute nahi adinako erantzunik izan». Izan ere, adierazi du joan zen udaz geroztik bilerak egiteko «eskaera ugari» egin dituztela, baina «inolako informaziorik» jaso ez dutela salatu dute; «hartutako ebazpenaren berri prentsa oharraren bidez izan du».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide