Azkoitiko Udalak garaje eta trasteleku bat jarri ditu salgai

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ira. 19a, 17:10

Azkoitiko Udalak Ibaiondo kalean dituen garaje eta trasteleku bat salgai jarri ditu. Garajea itxia da, 17,54 metro koadrokoa, eta 14.200 euroko prezioa du. Trastelekuak, berriz, 19,33 metro koadroko azalera du, eta 10.270 eurotan salduko dute, BEZa aparte. Interesa duenak urriaren 4a baino lehen eman behar du izena, udaletxeko idazkaritzan. Informazio gehiago ere bertan eskuratu daiteke. Udalak argitaratu du dagoeneko iragarkia, webgunean: http://www.azkoitikoudala.info/eu/kontratazioa/194-lizitazioak/2151-ibai-ondo-kaleko-azkoitiko-udalaren-jabetzakoak-diren-garaje-eta-trasteleku-itxiak-kostu-bidez-besterentzea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide