Andramarien inguruko ekarpenak jasotzeko bilera egingo du udalak herritarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Andramari festak prestatzeko bilera egingo du Azkoitiko Udalak herriko talde, eragile eta norbanakoekin. Hurrengo asteazkenean, hilaren 10ean, bilduko dira, Elkargunean, eta udalak herritar guztiak gonbitatu ditu bertan parte hartzera. Horrez gain, gogoratu du atal berezi bat jarri dutela udaleko webgunean (www.azkoitikoudala.info), herritarrek festen inguruko ekarpenak egin ditzaten. Herriko leku esanguratsuenetan ere jarri dituzte horretarako kutxak; hala nola, liburutegian eta Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide