Jendaurreko bi zozketa egingo ditu bihar Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Udalak bi zozketa egingo ditu bihar jendaurrean; batetik, Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte erosleen artean; bestetik, Irrien Klubeko Irria aldizkariko zortzi harpidetza zozkatuko dituzte ekimenean parte hartu dutenen artean; zozketak 13:00etatan izango dira, udaletxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide