Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udalak bilera egingo du hurrengo astelehenean Martirieta auzoko biztanleekin, eta hango errepidearen inguruan informatuko dituzte. Izan ere, Pello Bastarrika alkatea eta Inaxio Gorosabel zinegotzia aldundiarekin elkartu dira aste honetan, eta egoera aztertu dute. Hala, handik jasotako datuak azalduko dituzte. 19:00etan elkartuko dira, Martirietako elkartean.